Senior Neskak taldeak garaipen berri batekin hasi du urtea

DRT Senior Neskak 41-7 Elorrio RT

Porrota ezagutu gabe jarraitzen du Sabin Goitik zuzentzen duen taldeak Euskal Liga txapelketan eta 2022 urteari hasiera ezin hobea eman dio, 41-7 irabazi ondoren Elorrioren aurka larunbatean jokatu zuen partida.

Euskal Ligako 6. jardunaldia errugbi 15 modalitatean jolastu zen eta jokalarien aldetik justu ibili zen DRT hiru aldaketa bakarrik izanda. Hala ere partidua oso ondo hasi zuen etxeko taldeak eta laster etorri ziren lehenengo entseguak. “Oso jarrera onarekin irten ginen eta horrela partiduko lehenengo 20 minutuak kontrolpean izan genituen. Egia da fisikoki bajoia izan genuela gero, baina hau ere normala da azken asteotan entrenamenduak etenda izan direlako eta gabon jaiak ere hor izan ditugulako. Partidu amaiera ere oso ona izan genuen”, adierazi du Sabin Goiti entrenatzaileak.

Helburua 5 puntuak lortzea zen eta taldeak lortu zituen. “Autokritika edo hobetzen joateko zerbait azpimarratu behar badut, jarrera bikaina izanda ere, agian partiduak minutu gehiagotan kontrolpean izan behar dugula izango zen”.

Momentuz Senior Neskak taldea ligako lehen postuan finkatzen da 27 punturekin.

ARGAKIAK: PEDRO MORENO