Denboraldi amaierako jaia ospatuko dugu bihar arratsaldean

Taldeen azken entrenamendua, gurasoekin partiduak eta hirugarren denbora

Bihar DRTko taldeen azken entrenamendu eguna izango da eta Klubak jokalariekin eta familiekin, batez ere Eskola eta Formazioko gurasoekin, jai berezi bat antolatu dute eta besteak beste, kontakturik gabeko errugbia jokatzeko aukera izango dute. “Helburua rugbya barrutik ezagutzeko aukera izatea da eta gero hirugarren denbora batekin arratsalde polit bat pasatzeko aukera paragabea dela uste dugu”.

Denboraldi amaierako jaia bi txandatan egingo da. Alde batetik DRE U8, U10, U12 eta U14 taldeak eta gurasoak 17:00etan hasiko da eta hirugarren denbora 18:30ean egingo dute eta Formazio eta Senior Mailako jokalariek eta formazioko gurasoek, 18:30etan hasiko dituzte partidatxoak eta 20:00etan hirugarren denbora ospatuko dute.