2021-2022 denboraldiko azken entrenamenduak familia giroan

Ostiralean denboraldiko azken entrenamenduak eta denboraldi amaierako festa ospatu genituen

DRTko taldeek joan den ostiralean osatu zuten denboraldiko azken entrenamendua. Familia giroa nabaria zen arratsaldeko lehen ordutik, eta gurasoentzat eta jokalarientzat egun polita izan zen.

Arratsaldeko 17:00etan DRE eskolako jokalari eta familien txanda izan zen eta familia ugari hurbildu ziren. Kontakturik gabeko errugbia jokatzeko aukera izan zuten eta partiden osteko hirugarren denboraz ere gozatu zuten. 18:30ak aldera formazioko jokalarien eta gurasoen txanda izan zen. Hiru talde egon ziren eta aukera polita izan zen gurasoek errugbia probatzeko. Zelai osoan jokatu zuten eta pixka bat nekatu ziren, baina oso esperientzia polita izan zen guztiontzat. Partiduak amaitu ondoren hirugarren denbora ospatu zuten denboraldiari amaiera berezia emanez.

Argazkiak: Pedro Moreno