Pentsiodunen Bizikleta Martxa bihar igaroko da Durangotik

DRTk ekimena babesten du, martxaren aldarrikapenak zabalduz

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua Bizikleta Martxa burutzen ari da ekainaren 13tik 25era. 13 etapa egingo dituzte guztira, besteak beste, gaurko eta etorkizuneko Pentsio Publiko duinak lortzeko, 1080 euroko gutxieneko pentsioa ziurtatuz, zaintza lanen banaketa eta zerbitzu publikoak defendatzeko helburuarekin.

Martxaren 3.etapa Durangaldetik igaroko da bihar, ekainak 15, eta arratsaldeko 16:45ean ongi etorri ekitaldia izango da. DRTk ekimena babesten du, martxaren aldarrikapenak zabalduz.