“Alderdi fisikoari dagokionez gogorra izaten da aurrera eramatea, hala ere sufritzeaz gain ondo pasatzea da helburua”

Uribarri Barrutieta durangarra izango da Durango Rugby Taldeko Senior eta Formakuntzako taldeen prestatzaile fisikoa 2022-2023 denboraldian. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako eta Lehen Hezkuntzako gradu bikoitzarekin eta 25 urterekin gogotsu ekingo dio erronka berri honi.

Zein izango da zure egitekoa DRTn?

Klubaren prestatzaile fisikoa izango naiz. Gazteekin eta baita senior taldeekin arituko naiz. Alde batetik alderdi fisikoaren ohitura lortzen eta formakuntzan bide hori garatzen eta bestetik jokalarien alderdi fisikoa lantzen.

Nola egiten diozu aurre erronka honi?

Gogotsu eta urduri nago. Urte asko eman ditut zelaian prestatzaile fisikoek esaten zutena betetzen, baina, lehen aldiz, eginkizun hori nire esku egongo da. Alderdi fisikoari dagokionez gogorra izaten da aurrera eramatea, hala ere sufritzeaz gain ondo pasatzea da helburua.

Zer suposatzen du zuretzat?

Erronka bat suposatzen dit. Gauzak ondo egin nahi ditut, batez ere jokalariengaitik.

DRTkin ze nolako erlazioa daukazu?

DRTn hasi nintzen errugbian jokatzen eta urte asko eman ditut klubean. 8 urterekin hasi nintzen eta 18 urte izan arte bertan aritu naiz. Klubean familia eta lagunak ditu eta beraiekin etapa berri hau aurrera eramateak ilusio gehiago egiten dit.