Tabirra Garagardo Azokaren aurkezpena

Ekainak 16tik 19ra ospatuko da Durangoko Landako Gunean
Aurkezpen ekitaldian azokaren xehetasunak ezagutzera eman ziren eta Durangoko Udalaren eta La Salveko ordezkariak bertan izan ziren

Gero eta gutxiago falta da DRTk antolatu duen Garagardo Azokaren ateak irekitzeko. Tabirra Garagardo Azoka ekainaren 16tik 19ra ospatuko da Durangoko Landako Gunean eta Durangoko Udalaren eta La Salvaren laguntza izango du. Ekitaldiaren aurkezpenean, Iker Mendietak, DRTko Gizarte Batzordeko kideak, Tabirraren xehetasunak eta nondik norakoak azaldu zituen. “Garagardo azoka egiteko ideia pandemia aurretik buruan zeukagun gauza bat zen, aurreko zuzendaritza taldeak mahai gainean jarri zuen ideia izan zen eta orain egoerak hobera egin duenean martxan jartzea erabaki dugu. Rugby kluba gara baina taberna bat daukagu eta ostalariak ere sentitzen gara eta klubari bultzada bat emateko eta Durangok beste asteburu on bat izateko ekimen aproposa dela uste dugu”, azaldu zuen.

Azoka bolondresekin kudeatuko da eta hainbat txanda antolatu dira Landako Guneko 1 moduluan jarriko diren bi barra atenditzeko. Bertan La Salveko hainbat garagardo izango dira, dirua txapengatik aldatuko da sarreran eta horrekin ordainduko dira garagardoak, eta jateko aukera ere izango da Gesalagaren Food Track batekin.

Bestalde Ane Abanzabalegi, kirol zinegotziak eskerrak eman zituen aurkezpenera gonbidatzeagatik, eta kluba zoriondu zuen “Durangon egiten duzuen lanagatik, eta egiten jarraituko duzuenagatik, eta uste dut balioan jarri behar dela hau guztia boluntarioek antolatzen dutela. Horrek asko esaten du zuei buruz klub gisa eta familia gisa”.

Ordutegia | Horario
  • Ekainak 16 Junio: 19:00 – 22:00
  • Ekainak 17 Junio: 19:00 – 24:00
  • Ekainak 18 Junio: 12:00 – 24:00
  • Ekainak 19 Junio: 12:00 – 16:00