Asteburuko partiduak

Asteburu honetatik aurrera Durango Rugby Eskolako taldeak lehiaketara itzuliko dira. Horrela, U10, U12 eta U14 taldeak larunbat goizean Arripausuetan arituko dira Kakarraldoren aurka.

Formakuntzako taldeak ere larunbatean Euskal Ligako jardunaldi berri bat aurre egingo diote. Iñigo Barrenetxea eta Zorion Zabalaren neska-mutilek Arrasateren aurka neurtuko dira eguerdiko 12:45ean. U18&Getxo taldea ere Arripausuetan izango da asteburu honetan Gernika-Elorriorekin jokatzeko.

Etxetik kanpo jokatuko duen talde bakarra Santos Regilek zuzentzen duen taldea izango da. Atletiko SS-en aurka garaipen berri bat eskuratzen saiatuko da Kote Olaizola zelaian. Senior nesken kasuan, La Única-ren aurka jokatu beharko zuen asteburuan, baina jokalari falta dela eta Iruñako taldeak atzerapena eskatu du.