“Errugbiko jokalari bat ez da lagun bat jokatzeko, bizitza osorako laguna da”

Eduardo Muñozek, Armando Gonzálezek eta Laura Oñatek osatzen dute Durango Rugby Eskolako U8 taldeko staff teknikoa

Argi izanik Durango Rugby Eskolaren helburuak lehiaketatik urrun daudela eta bere helburu nagusia ERRESPETUA, ADISKIDETASUNA, KONPROMISUA eta ELKARTASUNA bezalako balioak transmititzea dela, DREko U8 taldeak aurrera egiten jarraitzen du denboraldian Eduardo Muñoz eta Armando González monitoreen eta Laura Oñate delegatuaren lan bikainari esker.

Eduardo Muñoz eta Armando Gonzalez dira U8 taldeko monitoreak.

25 urte inguru daramatza Eduardok DRTri lotuta. Durangon bizi den abadiñar hau bere garaian klubeko jokalaria izan zen eta orain U8 taldearen buru da. Iaz gertatu zen bezala, denboraldia pandemiak baldintzatuta dago oraindik, baina “haurrak entrenatzeko gogoz eta ilusioz gainezka daude”. Lortu nahi dituzten helburuei buruz galdetuta, Eduardok azaldu du “U8ko entrenatzaileok argi daukagu errugbiak eman digun guztia transmititu eta eman behar diegula umeei, eta hori errespetua, taldea, kluba eta adiskidetasuna sustatzean datza. Errugbiko jokalaria ez da jolasteko laguna, bizitza osorako laguna baizik”.

Ikuspuntu eta filosofia berdina partekatzen du Armando Gonzálezek ere, eta entrenatzaile gisa egingo duen lehen urtea izanda ere “uste dut gehiago ikasten ari naizela haiengandik, haiek nigandik baino. Jokalariak oso gustura daude eta gozatzen ari dira. Gehienak lehen urtekoak dira, baina oso ondo hasi dira, eta gure asmoa da ahalik eta gehien gozatzea kirol honetaz, beste haur batzuk ezagutuz eta haiekin jolastuz”.

Laura Oñate U8 taldeko delegatua da.

Baina monitoreen lana ez ezik delegatuen presentzia eta dedikazioa ere goraipatzekoa da DRTn. U8 taldearen kasuan Laura Oñate da delegatuaren kargua duena. “, Julen, nire semea taldekideak baino bi aste beranduago hasi zen klubean eta ni ere animatu nintzen azkenean ulertzen nuelako gurasoek ere inplikazio hori Hasieran ez nekien zer zen nire betebeharra baina nahiko ordenatua naiz eta umiek ikasi behar dute gauzak ez direla berez irtetzen eta aurrera ateratzeko inplikazioa behar dela eta horregatik hasi nintzen eta oso pozik nago dagoen giroaz”.