Horrela geratu dira DRTko talde federatuen Euskal Ligako sailkapenak

2021-2022 denboraldia amaitu da Senior Mutilak, Senior Neskak, U18 eta U16 taldeentzat

Formakuntzako taldeei dagokionez, aste honetan Euskal Ligako finalak jokatu dira Elorrion U16 kategorian eta lehen mailako txapelduna (A multzoa) Elorrio Gernika izan da. Gure kasuan U16ko neska-mutilek denboraldi ikaragarria burutu dute eta bigarren mailako txapeldunak izan dira (B multzoa).

U18&Getxo Rugby taldearen kasuan, Ordizia izan da lehen sailkatua eta gureak ligan 4. postuan bukatu du, finalerdietara helduta.

Emakumezkoen lehen mailan Hernani izan da txapelduna eta DRT neskak, bigarren mailako lehen sailkatuak izan dira.

Azkenik, Senior Mutilen kasuan, lehen mailan Sarako Izarra izan da ligako irabazlea eta DRTk zazpigarren bukatu du.

Sailkapenak

U16 https://euskadirugby.eus/haurrak-maila-sub-16-grupo-b-clasificacion/

U18 https://euskadirugby.eus/kadete-maila-sub-18-grupo-a-clasificacion/

Senior Neskak https://euskadirugby.eus/emakumezko-2-maila-rxv-clasificacion/

Senior Mutilak https://euskadirugby.eus/senior-1-maila-clasificacion/