“Argi izan dugu garrantzitsuena jokatzen jarraitzea zela eta ondo pasatzea”

Bittor Arakistain, Eñaut Zuberogoitia, Ibon Martínez, Unai Gómez, Abay Horrillo, Aimar Costana eta Xabier Gayubas DRTko U18 taldeko jokalariak dira

Denboraldi honetan DRTko U18 taldeak Getxorekin indarrak batu dituz Euskal Ligan lehiatu ahal izateko eta orain, denboraldiaren amaierarekin batera, balorazioa egiteko unea iritsi da. Ibon Martínez eta Eñaut Zuberogoitiarekin hitz egin dugu talde moduan azken urte hau nola bizi izan duten jakiteko.

Zer balorazio egiten duzue denboraldiaz?

-Ibon Martínez (I.M.): Denboraldi hau oso berezia izan da denontzat eta oso polita.

-Eñaut Zuberogoitia (E.Z.): Denboraldi ona izan da nire ustez. Lagun berri asko egin ahal izan ditugu Getxorekin entrenatzean eta kirol arloan ere ondo joan da, ni behintzat gustora gelditu naiz denboraldiarekin.

U18 taldearentzat denboraldi berezia izan da. Denboraldiari aurre egiteko Getxorekin indarrak batu zenituen talde moduan jokatzeko. Nola eraman duzue? Esperientzia polita izan da?

-I.M.: Oso ondo eraman dut. Entrenamenduak eta partiduak Getxo Rugby taldearekin izatea merezi izan du eta esperientzia honetatik denok zeozer ikasi dugu.

-E.Z.: Esperientzia ezberdin bat izan da. Lehen esan bezala gente berria ezagutzeko balio izan dit, baina hala ere askotan ez zen erraza Getxorarte joatea denbora asko kentzen zuelako. Baina bai, oso esperientzia ona izan da.

Zuen aldetik, konpromiso handia erakutsi duzue, prest egon zaretelako Getxora joateko. Argi zenuten garrantzitsuena jokatzen jarraitzea zela

-I.M.: Guztiok konpromiso handia izan dugu eta hasieratik joateko prest egon gara. Argi izan dugu garrantzitsuena jokatzea zela eta ondo pasatzea eta gauza biak lortu ditugu.

 -E.Z.: Bai. Niri ez zitzaidan axola nola, baina errugbian jokatzen jarraitu nahi nuen txikitatik egin dudan bezala.

Pertsonalki nola sentitu zarete denboraldi honetan?

-I.M.: Oso ondo sentitu naiz. Agian denboraldiaren azken txanpan nekatuago egon naiz, baina orokorrean ondo.

 -E.Z.: Oso ondo. Asko ikasi dut denboraldian zehar, oraindik gauza asko hobetzeko baditut ere. Eta taldean dagoen giro onak ere asko lagundu dit.

Zer lortu nahi duzu DRTko jokalari gisa?

-I.M.:Pertsonalki DRTko senior taldean jokatzea gustatuko litzaidake eta etorkizunean maila altuago batean jokatzea.

 -E.Z.: Lehenik eta behin, senior taldera iritsi pare bat urte barru, eta ondoren ea senior taldea Ohorezko B mailara igo ahal dugun.

Argazkian: Bittor Arakistain, Eñaut Zuberogoitia, Ibon Martínez, Marti, Unai Gómez, Abay Horrillo eta Aimar Costana