“Denboraldi honetako helburua osotu dugun taldea mantentzea da”

Sabin Goiti durangarra DRT Senior Nesken entrenatzailea da

Klubeko jokalari ohia da Sabin eta aurten bere lehen denboraldia da senior nesken taldeko teknikari moduan. “Esan behar dut denboraldi hasiera ez zela erraza izan. Hasierako entrenamenduetara gogoz eta ilusioz etorri nintzen baina 10 jokalari bakarrik zeuden eta horietatik lauk uzteko ideia zuten. Azkenean buelta eman diogu eta pixkanaka taldea osotzen joan gara 20 jokalari izan arte”, azaltzen du durangarrak.

Denboraldia hasierako jokalari falta horrek errugbi 10 modalitatean jokatzea ekarri zuen baina “nahiz eta formatu ezberdin eta berri bat izan niretzat, jolastu gabe egotearekin alderatuz hobeagoa da”, aitortzen du. Gauzak horrela aurten “emaitzak gutxienekoak dira. Denboraldi honetako helburuetan ez daukagu emaitzak lortzea edo partiduak irabaztea, osatu ahal izan dugun taldea eustea da, mantentzea eta apurka apurka aurrera joatea hurrengo denboraldiari begira”.

Zentzu horretan, senior nesken taldeak asteburu honetan Ordiziaren aurka jokatuko du Arripausuetan. Pandemiarengatik liga berezi baten murgilduta, orain bigarren fasea abiatuta, aurrean bost jardunaldi aurreikusten dira. “Fase berri honek dinamika bat hartzen lagunduko digu, paroi gabe eta jarraipen batekin”.


 

“El objetivo de esta temporada es mantener el equipo que hemos podido formar e ir hacia adelante”

 

“Aunque sea un formato diferente y nuevo, es mejor que estar sin jugar”

 

“La nueva fase de liga con cinco partidos nos ayudará para coger una dinámica y jugar los fines de semana con continuidad y sin parones”