Asteburuko partiduak: Senior Neskak eta Rugby Eskola

Aurreko asteburuko atsedenaldia eta gero Senior Neskak eta DRE-Durango Rugby Eskolak partidak izango dituzte larunbatean

Senior Neskak taldeak Euskal Ligako konpromisu berri bati aurre egingo dio datorren larunbatean. Riojaren aurka neurtuko da, Arripausuetan, arratsaldeko 16:00etan.

Bestalde Rugby Eskolako U8, U10, U12 eta U14 taldeak ere partidak jokatuko ditu. Hemen ordutegiak.