Maiatzak 20, Irunera, goazen!!!

Maiatzaren 20an Senior Neskek Euskal Ligako finala jokatuko dute Irungo Plaiaundi zelaian 14:30etan, Gasteiz Gaztedi taldearekin. Klubak jarraitzaileentzako autobusa antolatuko du, irteera 13:00eta izango da eta izen ematea Rugby Tabernan egin beharko da. Ondorengo egunetan zehaztasun gehiago argitaratuko ditugu.