Finalera Neskak Animatzera!

Maiatzak 20an Senior Neskek Euskal Ligako finala jokatuko dute Irungo Plaiaundi zelaian Gasteizko Gaztedi taldearen aurka 14:30etan. Klubak jarraitzaileen autobusa antolatu du finalean gure neskak animatzeko, autobusa 13:00etan Botafumeiroko autobus paradatik aterako da eta finalaren ondoren bueltatuko da. Izen ematea Rugby Tabernan, 656791025 telefono zenbakira WhatsAppa bidalita edo ondorengo estekan eman daiteke: https://forms.gle/ZCazm19BCRJb74aV9