Herriarekin eta Udalarekin Euskararen Nazioarteko Egunean

Abenduaren 3an, domekan, Durangoko Udalak antolatutako ekimenean izan ginen DRTk euskarekin duen konpromisoa berretsiz. Ekimen honetan, Klubeko beste familia kide batzuekin batera, Euskara Batzordeko arduradun Gotzon Gómezek hitza hartu zuen gure konpromisoak gogoraraziz:

– Bere komunikazioetan, giza eta kirol jardueretan euskarak lehentasuna izango duela,
– eta osatzen dugun familia honetan, euskara bereziki zaindu eta zabaltzeko konpromisoa hartzen dugula.

Defenda dezagun euskara!

https://elia.eus/traductor