Neskak Euskal Selekzioarekin

DRTko Formazio zein Senior taldeetako jokalariak Euskal Selekzioarekin aritu dira asteburu honetan.

U16 mailako Naroa Gandarias, Nora Roman, Laia Perez eta Ane Muguruza Gaztela Leonen aurka aritu ziren Valladoliden (Espainia), zapatu arratsaldez, Espainiako Federazioaren autonomia erkidegoko federazioen arteko txapelketako lehen maila ez galtzeko partida jokatuz eta Euskal Selekzioak 0-25 emaitzaz irabazi egin zuen eta ondorioz, maila mantendu.

Senior Neskak taldeko Xiberu Sanchez, Elaia Abezia, June Larrañaga eta Goreti Barrutieta, berriz, Igande goizez Sitgesen (Katalunia) aritu ziren U19 mailako txapela lortzeko finalean Kataluniaren aurka, eta 25-10 emaitzaz euskaldunek galdu egin zuten.

Zorionak dan danei eta segi lanean neskak!