Eskerrik asko Tabirra Garagardo Azoka posible egin duzuen guztioi!

Ekainaren 16tik 19ra bitartean DRTk antolatu duen garagardo azokaren lehen edizioa ospatu zen

Egun guzti hauetan jende asko igaro da Landako gunetik eta edizio hau ezinezkoa izango zen Durangoko Udalaren, La Salveren, Road and Rollen, Tarisko Band eta Kaleida Kweenz musika taldeen, Gesalaga, Patxi Koop., Fabriken eta barrako txandak bete ahal izateko antolatu zen DRTko familia osoaren laguntzarik gabe.

Eskerrik asko bihotz biotzez egun hauek posible egiteagatik eta eskerrik asko gerturatu zineten guztioi!