DNRT’22 Zoragarria!

Larunbatean, irailaren 24ean, III. Durango Neskak Rugby Txapela 2022 jokatu zen Arripausuetan.

Giro paregabeaz gozatzeaz gain, errugbi joko polita ikusi genuen 100 jokalari inguru batu zituen topaketa honetan. Arratsaldeko hiruetan hasita,  1. faseko partiduak jokatu ziren lehenik eta ondoren 2. fasekoak. Partidu guztiak 25 minutuko zati bakarrekoak izan ziren eta multzoko partiduen ondoren, sailkapena definitzeko partiduak jokatu ziren. Hauek izan ziren sailkapena definitzeko partiduen emaitzak:

6. eta 5. postua: Sarako Izarra 5 – 17 Neskarians

4. eta 3. postua: DRT 7 – 5 Gaztedi

  1. eta 2. postua Bera Bera 5 – 5 Hernani

 

DNRT’22 Sailkapena:

  1. Bera Bera
  2. Hernani
  3. Durango
  4. Gaztedi
  5. Neskarians
  6. Sarako Izarra

Finaleko partidua berdinketarekin bukatuagatik, txapelketako araudia jarraituta, lehen entsegua egiten duen taldea aurretik sailkatuko da. Ondorioz, Bera Bera txapeldun.

Durango Rugby Taldetik eskerrak eman nahi dizkiegu, txapelketa hau gauzatzeko laguntza eskaini duten parte-hartzaile, babesle, erakunde, laguntzaile eta bolondres guzti-guztiei.

Argazkiak: Pedro Moreno.