Klub aurkezpena

Pasa den ostiralean, irailaren 30ean, Klubaren aurkezpen ekitaldia burutu genuen Goienkalen, Rugby Tabernaren inguruan. 2022-2023 denboraldi honetan Eskolako U8, U10, U12 eta U14 taldeak izango ditugu, guztira 76 neska mutil inguru; Formazio mailako taldeetan, hau da, U16  eta U18 mailetan, 55 jokalari eta Senior taldeetan, nesketan zein mutiletan, 39 jokalari. Guztira, 170 jokalarirekin hasi dugu 2022-2023 denboraldi berri hau.

Jokalari hauen ondoan, 50 pertsonaz osatutako staff taldea izango dugu, hala nola, monitoreak, entrenatzaileak, delegatuak eta bestelako laguntzaile eta gurasoak.

Eskerrik asko ostiralean aurkezpenera hurbildu zineten guzti-guztiei.

Argazki eta bideo bilduma hemen duzue, Luis Iturrioz “Iturri” eta Pedro Moreno “Peter” argazkilarien eskutik.