Asteburuko partiduak

Liga jardunaldi berria Senior Mutilak, U18 eta U16 taldeentzat 
Larunbatean Euskal Ligako jardunaldi berri bat jokatuko da eta bertan Senior Mutilak taldeak Txingudiren aurka jokatuko du Arripausuetan arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
Arripausuetan ere, baina 12:30ean U16 taldeak Arrasaterekin neurtuko ditu indarrak eta U18 taldeak Gaztediren aurka jokatuko du Fadurako zelaietan, Getxon, 15:30ean.
Bestalde, Durangoko Errugbi Eskolako U10, U12 eta U14 taldeek ere parte hartuko dute Getxo B-ren aurkako partida berri batean, Faduran, goizeko 9:15etatik aurrera
Hemen ordutegiak