Asteburuko partiduak

Senior Neskak, Senior Mutilak eta U18 taldeak liga jardunaldi berri bati aurre egingo diote

Larunbatean, hilaren 12an, Euskal Ligako jardunaldi berri bat jokatuko dute, Senior Neskak, Senior Mutilak eta Formakuntzako U18 taldeak. Emakumezkoen taldearen kasuan aurreko asteburuetan izandako atsedenaldia eta gero berriz lehiaketara itzuliko dira Eibarren aurka. Partidua Arripausuetan jokatuko da, arraltsaldeko lauretan.

Santos Regilen mutilak Bera Beraren aurka lortutako garaipena errepikatzen saiatuko dira Sarako Izarraren aurka jokatuko duen etxez kanpoko partidan.

Formakuntzako U18 taldearen kasuan, Hernani Altetiko SSekin neurtuko da eta bestalde, Durangoko Rugby Eskolako U8ko txikiek topaketa berri baten parte hartuko du. Igorren izango da goizeko 10:30ean

Hemen ordutegiak