Asteburuko partiduak

Senior Mutilak eta formakuntzako taldeak izango dira asteburuan Euskal Ligako jardunaldi berri bati aurre egingo dioten taldeak

Datorren larunbatean, hilak 9, Euskal Ligako jardunaldi berri bati eutsiko diote DRTko Senior Mutilak eta formakuntzako U16 eta U18&Getxo taldeak. Santos Regilen mutilek azken porrotak atzean uzteko helburuarekin Uni Bilbao taldearen aurka neurtuko dira.

Bestalde, U16 taldeak etxean jokatuko du Iruñaren aurka eta U18&Getxo taldeak Faduran jokatuko du La Únicarekin.

Hemen ordutegiak