Zozketaren saria

Nissan Gaursak atzoko egunean, ekainaren 27an, saria eman zion zozketaren irabazleari. DRTko babezlea den Nissan Gaursak, urtero bezala, zozketaren irabazleari auto bat eman zion ostegunean.

Aurtengoan  gure rugby eskolako jokalari baten txartel multzoan egon da irabazlea.  Billetea saldu barik geratu zen eta familiarentzat izan da ibilgailua azkenean. Saria Unzalu Salterainek jaso du.

Eskerrik asko Nissan Gaursa.

Gora Durango Rugby Taldea eta ZORIONAK IRABAZLEARI!!!