XI. Ikastetxeen Tag Errugbi Topaketa 2023

Maiatzak 10, 11, 12 eta 19an XI. Ikastetxeen Tag Errugbi Topaketak 2023 ospatu genituen.

Lehenik aurkezpen ekitaldia burutu genuen eta “Errugbia & Elkartasuna” ekimena Durangaldeko Angelman Sindromea Elkarteari laguntzeko diru bilketa ere aurkeztu genuen. Aurkezpen horretan Ikastetxeetako, Durangaldeko Angelman Sindromeko, Caixabankeko eta DRTko kideak izan ziren.

Topaketetako lau egun horietan 1.469 ikasle pasatu ziren Arripausueta errugbi zelaitik, Zabalarra, Kurutziaga, Nevers, San Antonio, Jesuitak ikastetxeetatik eta Durangoko Institututik. LH 4. mailatik DBH 4. mailaraino.

Topaketa hauek bukatuta, ekainaren 20an, batutako diruaren dohaintza ekitaldia burutu dugu, La Caixa Fundazioak eta Tag Errugbi Topaketetan parte hartu duten ikastetxeetan bildutako 2.810 euro Durangaldeko Angelman Sindromea Elkarteari emanez.

Durangaldeko Angelman Sindromea Elkartearen hitzak:

Angelman Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu, lehenbizi Durango Rugby Taldeari, aurtengo erronkan gugan pentsatzearren, bestalde, Durangoko Eskolei eurek emandako laguntzagatik eta ekintza honetan parte hartzearren eta azkenik La Caixa Fundazioari, eta bereziki gurekin harremanetan jarri den Eli Goenagari, elkartera bideratutako diru laguntzagatik.
Diru hau, Espaina mailan daukagun elkartera bideratuko dugu. Zuoi esker jasotako dirua, Elkarteko familiei proiektu ezberdinetan lagundu eta ikerketarako zuzenduko da. Gure ustez, horrelako ekintzak oso garrantzitsuak dira, ez bakarrik diru batze aldetik suposatzen duenagatik, batez ere herri mailan ezagutzera emateko gure umeek duten gaixotasun arraro hau.
Eskerrik asko denori esatea besterik ez zaigu geratzen.

Argazkiak eta bideoak Pedro Moreno “Peter” eta DRT.