Senior Mutilak taldeak merezitako garaipena lortu zuen Domiberia R.C. Rioja-ren aurka

DRT Senior Mutilak 29 – 15 Rioja

Pandemiaren ondorioz joan den asteburuko partida atzeratu ondoren, DRT Senior Mutilak taldea asteburu honetan itzuli da lehiaketara Euskal Ligako jardunaldi berri bati aurre eginez. Larunbat arratsaldean jokatutako partidan merezitako garaipena lortu zuen Santos Regilek zuzentzen duen taldeak, Domiberia R.C. Riojaren aurka 29-15 irabazita.

“Hiru aldaketa bakarrik izan genituen, baina aurkariak ere bajak izan zituen eta hori beti nabaritzen da. Gure partetik eraginkorrak izan ginen eta erasoan nagusitu ginen”, adierazi du entrenatzaileak.

Garaipen honekin, denboraldiko bosgarrena, Senior Mutilak taldea 4. postuan kokatu da sailkapenean.

Argazkiak: Luis Iturrioz