Lesioek markatu dute Senior Mutilak taldearen liga hasiera

DRT Senior Mutilak 18-30 Arrasate Rugby

Euskal Ligako 4.jardunaldia jokatu zuen pasaden larunbatean Senior Mutilak taldeak Arripausuetan eta denboraldiko hirugarren porrota jaso zuen Arrasateren aurka. DRT 18-30 Arrasate emaitzarekin partida parekatua izan arren, DRTk ezin izan zuen Arrasate gogor baten aurka, eta jabetza-akatsak, falta gehiegi, errore taktikoak eta aldaketarik ez izatearen estutasunak azken txanpan durangarren kontra egin zuen.

Partida amaitzeko ordu laurden falta zenean DRTk berdinketa lortzeko aukera izan zuen, baina bisitariak izan ziren azkenean markagailuan behin betiko aldea ireki zutenak garaipena eskuratuz.

Sailkapenean 7.postuan kokatuta Santos Regil entrenatzailea baikor dago eta astean zehar igandeko partida buru belarri prestatzen ari dira.

Argazkiak: Pedro Moreno