IV. Durango Neskak Rugby Txapela 2023

Zapatu honetan, irailaren 23an, Arripasausuetan jokatuko da 14:30etatik aurrera Gaztedi (Gasteiz), Uni Bilbao, Sarako Izarra, Neskarians eta Durango taldeen artean.

Aipagarria iruditzen zaigu Neskarians taldearen filosofia; errugbiaren filosofia muturrera eramango duen taldea izatea nahiko genuke eta horretarako jokalariei, jokoaren, leialtasunaren, elkartasunaren eta zintzotasunaren alde egitea eskatuko diegu bai zelai barruan eta baita zelaitik kanpo ere. Talde honetatik txapelketako jokalari guztiak pasatzea nahi dugu.

Txapelketa honek La Salve Garagardoaken babesa du eta Durangoko Udala zein Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ere bai.

Txapelketaren informazio zabalagoa: [EUS] IV. DURANGO NESKAK RUGBY TXAPELA 2023

Durangaldeko komunikabideek aurkezpenaz zabaldutako informazioa:

DOT Durangaldea

El Correo

Anboto

Durangon

Palmaresa:

  • 2017: Durango Rugby Taldea
  • 2019: La Única (Iruñea)
  • 2022: Bera Bera (Donostia)

Translate: https://www.euskadi.eus/itzuli/