Iruñea Urkiola Abadiño [kronika & argazkiak]

Pasa den zapatuan, maiatzaren 25ean, Durango Rugby Eskola Iruñeara joan zen bertako La Únicak gonbidatuta eta han, Eskola osoak Ziburu, Hendaia, Pontevedra eta La Única taldeekin jokatu zuen. Eskolako guraso askok ere, euren seme alabak animatu zituzten 120 pertsonako espedizioa osatuz. Txalo handia gure kirolari gazteei eta guraso danei!

Goiz horretan ere, formazio mailako taldeek, U16 & U18, Urkiolara lineako autobusean igo ondoren, Abadiñoraino oinez egin zuten, bidean hainbat geldialdi egin ondoren. Abadiñon, Iñigo Barrenetxearen txokoan, Iñigok prestatutako bazkariaz gozatu zuten eta telebistaz, Europako Errugbi finala ikusi zuten. Eskerrik asko Iñigo, staffa eta jokalari guzti guztiei!

https://www.euskadi.eus/traductor/