“Hiru urte hauek pertsonalki asko balio izan didate eta guztiei eskertu nahi diet”

Senior Mutilak taldea hiru denboraldiz zuzendu ondoren, Santos Regilek ez du jarraituko klubean datorren denboraldian

Zer balorazio egiten duzu denboraldiaz?

– Denboraldi bitxia izan da, eta gorabehera asko izan ditugu pandemia eta baita lesioengatik ere. Hala ere balorazioa ona da mutilek egin duten lana kontuan hartzen badugu.

Lesioek asko zigortu dute taldea. Erraza izan da denboraldiari horrela aurre egitea?

– Oso zaila izan da. Lesio batzuk nahiko grabeak izan direlako eta kirurgia behar izan dutelako. Zalantzarik gabe, hori da kirolaren gauzarik txarrena. Espero dezagun azken urtea izatea, hain lesionatu kopuru handiarekin. Gogorra izan da ikustea mutil gazteek nola pasatu behar duten ebakuntza-gelatik.

Zer atera duzu positiboan denboraldi honetatik?

– Taldean pisua hartu duten gazteak taldean sartzea, eta nola ikusten dugun atzetik gehiago datozela. Zentzu horretan, kluba ondo ari da egiten.

Hobetu beharreko alderdia?

– Itxura fisikoa. Ezin izan dugu asko landu, jokalari gutxi izan dugulako, lesioen eta koronabirusaren ondorioz.

Zerekin geratzen zara lehen taldea hiru denboraldiz zuzendu ondoren?

– Giza faktorearekin eta ezagutu dudan jendearekin geratzen naiz, jokalari, zuzendaritza talde eta langileekin. Lagun askorekin geratzen naiz; hiru urte hauek pertsonalki asko balio izan didate eta guztiei eskertu nahi diet.

Zaila izan da DRTn ez jarraitzeko erabakia hartzea?

– Lagun talde batean zaudenean eta harremanak oso onak direnean beti da zaila uztea, baina egoera ere ezin zen betikotu, eta beti daude zikloak.

Errugbiari lotuta jarraituko duzu?

– Modu batera edo bestera errugbiari lotuta jarraituko dut, zerumuga argitu gabe oraindik.

Nola definituko zenuke kluba?

– Familia klub honetan boluntario eta gazte asko daude behetik lanean.

Mezu bat DRTren familiari?

– Animo jarraitzeko. Egiten dutena eta daukatena baloratu dezatela, oso erraza baita batzuetan dena negatiboa ikustea, baina oso ondo egiten dira gauzak. Asko kontuan har dezatela ematen diena, eta ez hainbeste kentzen diena.

Desio bat klubarentzat?

– DRTri onena opa diot, eta proposatutako helburuak betetzen jarrai dezazuen. Prozesuaz eta ikaskuntzaz gozatzen joatea.