Gure neskak Euskal Selekzioarekin

Asteburu honetan nesken 16 eta 19 urtez azpiko Euskal Selekzioak Andaluziaren aurka neurtu ditu indarrak Sevillan (Andaluzia) eta bertan DRT familiako hainbat ordezkari izan ditugu. Hala nola, Naroa Gandarias, Nora Román, Ane Muguruza eta Laia Perez 16 urtez azpiko taldean; eta Elaia Abezia, Xiberu Sanchez, Goreti Barrutieta eta June Larrañaga 19 urtez azpiko taldean.

16 urtez azpiko selekzioak 12-10 galdu egin zuen eta 19 urtez azpikoak 7-41 irabazi.

Zorionak danei eta ekin lanari neskak!