“Elkartasuna & Errugbia” dohaintza ekitaldia

2022ko maiatzean ospatutako X. Ikastetxeen Tag Errugbi Topaketetan batutakoa eta Caixabankek emandakoarekin, 2.158 € dohaintzan Geu Be Elkartearentzat.

“Elkartasuna & Errugbia” ekimenak, izenak adierazten duen moduan, errugbia elkartasun ekimen batekin batzean datza. Ekimen hau, Ikastetxeen Tag Errugbi Topaketaren barruan egiten dugu. 

Ikastetxeen Tag Errugbi Topaketa 2011. urtean hasi genuen ekintza da eta bertan Durango eta inguruko herrietako ikastetxeek parte hartzen dute hiru egunetako goizetan zehar Durangoko Arripausueta zelaian errugbiaren tag modalitatea praktikatzeko. Hiru egun horietan zehar, 9 eta 17 urte bitarteko neska mutilek parte hartzen dute.

Horrekin batera, Durango Rugby Taldeak “Elkartasuna & Errugbia” ekimena martxan jarri genuen 2015. urtean eta Durango edo inguruetako ekimen bat laguntzen saiatzen gara. Horretarako, ikastetxeen laguntzaz, Tag Topaketetan parte hartzen duten ikasleei diru dohaintza eskatzen diegu elkartasunezko ekimena laguntzeko. Bildutako diru kopurua lagundutako elkarteari ematen diogularik.

2022 urte honetan, maiatzean burututako topaketetan, 1.607 ikaslek parte hartu zuten Durangoko eta Abadiñoko Institutuak, Jesuitak, Nevers, Zabalarra, Kurutziaga eta San Antonio Ikastetxeeak eta ikastetxeetan bildutako 658 €ri, Caixabankek jarritako 1.500 € gehitu behar dizkiogu, beraz, 2.158 €ko dohaintza egin diogu Geu Be Elkarteari.

Dohaintza ekitaldian San Antonio Ikastetxeko Oier Urigoitia zuzendariak, Caixabank Durangoko zuzendari Xabier Rementeriak, Geu Be Elkarteko kideek, euren artean, Nekane Azkaratek eta DRTko “Txusmen” Azurmendik eta Iker Mendietak parte hartu dute.

Eskerrik asko guzti-guztiei!

 

Hemos donado 2.158 € a la Asociación Geu Be, lo recaudado en la 10ª edición de los encuentros de Tag Rugby Escolares celebrados en mayo de 2022 y lo aportado por Caixabank.

La iniciativa “Rugby & Solidaridad”, como su nombre indica, consiste en unir el rugby con una iniciativa solidaria. Esta iniciativa se enmarca en el Encuentro de Rugby Tag de Centros Escolares.

El Tag Encuentro de Rugby de Centros Escolares es una actividad que iniciamos en el año 2011 y en la que participan centros escolares de Durango y localidades cercanas durante las mañanas de los tres días para practicar la modalidad de tag del rugby en el campo Arripausueta de Durango. Durante estos tres días participan chicos y chicas de entre 9 y 17 años.

Junto a ello, desde Durango Rugby Taldea pusimos en marcha en 2015 la iniciativa “Rugby & Solidaridad” y tratamos de apoyar una iniciativa solidaria de Durango o alrededores. Para ello, con la ayuda de los centros escolares, solicitamos a los alumnos que participen en los Encuentros de Tag una donación de un euro para apoyar la iniciativa solidaria. Donando la recaudación a la asociación asistida.

En este año 2022, en los encuentros celebrados en mayo, participaron 1.607 alumnos/as de los Institutos de Durango y Abadiño, de los centros educativos Jesuitas, Nevers, Zabalarra, Kurutziaga y San Antonio, y a los 658 € recaudados en los centros, sumamos los 1.500 € aportados por CaixaBank, por lo que hemos donado 2.158 € a la Asociación Geu Be.

En el acto de donación han participado el director de San Antonio Ikastetxea Oier Urigoitia, Xabier Rementeria director de Caixabank Durango, miembros de la Asociación Geu Be junto a Nekane Azkarate, además de “Txusmen” Azurmendi e Iker Garate del DRT.

Gracias a tod@s!