DRTk Durangoko III. Berdintasun Planeko eraikuntza prozesuan parte hartu du

Udalak onartu berri du Durangoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III.Plana

Joan den asteazkeneko Osoko Bilkuran Durangoko Udalak bere III. Berdintasun Plana onartu zuen. Egun bat lehenago, martxoaren 29an, Planaren eraikuntza lanean aritu diren elkarte eta taldeen aurrean aurkezpen ekitaldi bat burutu zen eta bertan, DRTko kideak, Iker Mendieta, Klubeko Gizarte Batzordekoa, eta Ane Martínez, Berdintasun Batzordekoa, egon ziren.

Plan honen bitartez, berdintasun eraginkor eta erreal batean urrats sendoak ematen jarraitzeko borondatea eta erronka nagusiak agertzen dira eta zentzu horretan, Durango Rugby Taldea Berdintasun Kontseiluko bileren parte izan da. Izan ere DRTk Berdintasuna egunero lantzen duen arloa da eta Klubak bere Berdintasun Plana ere indarrean du 2023ra arte.