DRT Bambino Rugby Eskola bueltan dago!

David Román, Jon Elguezabal eta Mar Macías DRT Bambino Rugby Eskolako arduradunak dira. Durango eremu gorritik irten zen momentutik eta Eskola Kirolaren bueltarekin bat azkenengo asteotan burubelarri aritu dira dena prestatzen eskolaren ateak berriz ere irekitzeko. Bihar izango da!

“Aitortu behar dugu azken egun hauetan urduri gaudela, dena ondo irtetea nahi dugu, dena prest daukagu, baina ere berean ilusioz beteta gaude eta irrikaz berriz ere gure txikiak zelaian ikusteko”, aurretatu du Mar Macíasek. Horrela, bihar, martxoak 3, hasiko dira eskolako nagusienak (U 11 eta 12 eta U 13 eta 14) eta ostiralean txikienen txanda izango da. “Errugbia apurka-apurka ikasten den kirol bat da. Hasieran neska-mutilen masa handi bat ikusten duzu alde batetik bestera korrika, eta urteen buruan masa hori zelaian banatzen dela ikusten hasten zara, lerroekin, paseekin, jokaldiekin…  Aldaketa eta bilakaera hau ikustea benetan aberasgarria da guretzat”, azpimarratzen dute.

Jakitun izanik aurten Bambino Rugby Eskolak ezin izango dituela aurreko urteetako jarduera berak egin, denboraldi ezberdin honen helburu bakarra “errugbian jokatzeko aukera eman nahi dugu, haurrak garatu ahal izan daitezen, kirola egin ahal izan dezaten eta hazten lagun diezaien. Kirol honek balio asko transmititzen ditu, hala nola talde-lana, batasuna, beste taldearekiko errespetua… Txikitatik beren kabuz moldatzen jakin dezaten laguntzen du, autonomoak izaten eta beraien aurpegiak dena ezaten dute. Oso pozik egoten dira eta gu ere”, komentatzen du Mar Maciasek.

Izan ere, Davidek ezin hobeto deskribatzen du beraien inplikazioaren zergaitia. “Nik kirola egiteko aukera izan nuen norbaitek horretarako denbora eskaini zuelako, eta gure etorkizuneko txikiek aukera izaten jarraitzeko argi nuen nik ere gauza berdina egin behar nuela”.

Lehen Hezkuntzako lehen ziklotik eta bigarren DBHraino. 2015-2008 urte bitartean jaiotakoak.

Taldeak: U 7-8 / U 9-10/ U 11-12 / U 13-14

DRT Bambino Rugby Eskolaren parte izateko edo informazio gehiago izateko: 656 791 025