Bambino Rugby Eskola: denboraldi amaiera

Denboraldiko azken saioa eta entrenamendua pasaden ostiralean burutu zen.

Ikasturtearen amaierarekin bat Bambino Rugby Eskolaren denboraldia bukatu zen pasaden ostiralean. Bertan azken saioa burutu eta gero denboraldiko ziurtagiriak banatu ziren parte-hartzaile guztiei eta era berean U14 taldeko jokalariei “agur pasilloa” egin zitzaien datorren denboraldian formakuntzara pasatuko direlako.

Zalantzarik gabe, aurtengo denboraldia berezia eta oso laburra izan da Bambino Rugby Eskolarentzat. Izan ere osasun krisiak behartuta eskolaren ateak ezin izan ziren ireki pasaden martxora arte. “Egoera ez da aproposena izan, baina gure neska-mutilek kirola egiteko aukera izan dute, osasun neurriak jarraituz, baina egoerak hobera egin ahala kontaktu pixkat sartu izan ahal dugu, plakajeak egin eta partidatxoak. Balorazioaren aldetik oso pozik gaude”, laburbildu du David Román, eskolako arduradunak.

Ia 100 haurrek parte hartu dute aurtengo denboraldian, guztiontzat covid denboraldia moduan gogoratua izango dena.