Asteburuko partiduak

Badator asteburua, eta berarekin batera gure taldeek partidu desberdinak jokatuko dituzte.

Ez daukazu larunbat goizerako planik, DRTko U16 eta U18 taldeek Uni Bilbo RT-ren kontrako partiduak dituzte, El Fango zelai artifizialean arituko dira norgehiagokan 12:15etatik aurrera. Animatu eta hurbildu Bilbora.

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera beste partida bat izango dugu, kasu honetan gure Nesken Senior taldea Gaztediren kontra lehiatuko da gure etxean, Arripausuetako zelaian. Hurbildu, animatu eta bultzatu gure taldea, jokalariek eskertuko dute eta.

Partida hori bukatu ostean, 18:30etatik aurrera Mutilen Senior taldeak Domiberia RC Rioja taldearen aurka izango du partidua, Errioxako talde honek seguru ez dizkigula gauzak erraz jarriko baina gure mutilek dena emango dute denboraldiko lehen partida irabazteko.

Etorri, Animatu eta Bultzatu gurekin batera.

Gora DRT eta ekin gogor!!!

Asteburuko egitaraua:

– 12:15etatik aurrera DRT U16 eta U18 vs Uni Bilbo RT El Fango zelaian (Bilbo)
– 17:00etatik aurrera Senior Neskak vs Gaztedi Arripausuetan (Durango)
– 18:30etatik aurrera Senior Mutilak vs Rioja Rc Arripausuetan (Durango)

Linkak:

Ezin duzu gozatu partiduaz zuzenean bidaia bat duzulako edo ezkontza batean zaudelako, ez kezkatu, Mutilen Senior partidua internet bidez zuzenean ikusteko aukera izango duzu hurrengo linkean: DRT vs Rioja RC