Asteburuko partiduak

Asteburu bizia Senior neskak, Senior mutilak eta 16U taldeentzat, eta Bizkaiko eskolen topaketarekin
Martxoaren 26an, larunbata, Senior neskek Gernika & Getxoren aurka jokatuko dute Gernikan 18:00etan, eta Senior mutilek Iruñean La Única taldearen aurka neurtuko dira 16:30etik aurrera.
Larunbatean ere, Plentzian, Bizkaiko eskolen topaketa izango da 10:30etik aurrera gure U8 taldearen partaidetzarekin. Eta Durangoko Errugbi Eskolako U10, U12 eta U14 taldeek Mungiaren aurka jokatuko dute Arripausuetan 10:45etik aurrera.
Azkenik, U16 taldeak Unben jokatuko du Eibarren aurka igandean, hilaren 27an, 10:00etan.
Hemen ordutegiak