Asteburuko partiduak

Senior Mutilak eta formakuntzako U18 taldea izango dira asteburuko protagonistak
Larunbat honetan, hilak 15, Santos Regilen taldeak Euskal Ligako liderrari egingo dio bisita Iruñan. La Únicaren aurka jokatuko duen partiduan abenduaren hasieran jokatu behar zen atzeratutako norgehiagoka izango da. Neurketa 16:00etan hasiko da UPNAko kirol-instalazioetako rugby zelaian.

Era berean formakuntzako U18&Getxo taldeak berdegune berdinean jolastuko du goizeko 11:45etan.