19-20 Denboraldiari amaiera

Durango Rugby Taldeko Zuzendaritza Batzordeak, Koronabirusak sortutako egoeraren aurrean, klubeko partaide desberdinei ondorengoa jakinarazten die:

  • Klubak antolatzen dituen kirol jarduera desberdinak, 2019-20 denboraldian, bertan behera geratzen direla, hala nola; entrenamenduak, partiduak, topaketak, Agur U14 Topaketa, Ikastetxeen Tag Errugbi Topaketa, ekaineko Rugby Eguna, eta abar.
  • Nissan Gaursaren kotxe zozketa atzeratu egingo dela; data berria uztailak 3 ostirala izanik.
  • Kotxearen rifen dirua ordaintzeko epea ere atzeratu egingo dela, epe muga berria ekainak 26 ostirala izanik.
  • Edozelako zalantzarik argitu behar izanez gero, drt@durangorugby.eus helbidera mezua igorri.

Durango Rugby Taldea familia osatzen dugun guztiok ondo egotea eta zaintzea opa dizuegu.
Agur bero bat.

Durango Rugby Taldeko Zuzendaritza Batzordea

KOMUNIKATUA