Nesken liga hasiera ikusgarria izaten ari da

 Eibar 0-101 DRT Senior Neskak

Asteburuko emaitzaz haratago, Sabin Goitik zuzentzen duen taldeak Euskal Liga txapelketari hasiera ezin hobea eman dio. Porrota ezagutu gabe, taldeak gogoz hasi du liga denboraldia eta atzoko partiduan Eibarren aurka 0-101 irabazi zuen.

Eibarrek jokalari falta izan zuen eta horregatik partida errugbi 12 modalitaean jolastu zen aurkariak 10 jokalari soilik izanik. Aurreko denboraldian Senior Neskak taldeak ere jokalari falta somatu zuen baina aurten talde polita eratzea lortu da eta atzo 17 jokalari izan zituen jokatzeko prest.  Hala ere partidua 20 minutu arinago bukatu zen Eibar 9 pertsonakin geratu zelako.

Sabin Goitiren hitzetan “urtea oso ondo hasi dogu, fisikoki, partiduetan ikusten da abiadurarekin gabiltzala eta gogoz gaude hurrengo partidua jokatzeko”.

ZORIONAK TALDE!

ARGAKIAK: PEDRO MORENO