Naroa Azpitarte, Elene Rementeria eta Izaro Rementeria Euskal Selekzioarekin izan dira Mallorcan
Euskal selekzioko 18 urte azpiko nesken selekzioak Mallorca-ra bidaiatu zuen asteburuan CESA txapelketa jokatzera. Deialdian DRTko Senior Taldeko hiru jokalari egon ziren: Naroa Azpitarte, Elene Rementeria eta Izaro Rementeria.
CESA txapelketa jokatzeko aukera izan duzue. Nola joan da asteburua?
– Izaro Rementeria: Asteburu oso polita izan da, izan ere, talde polit bat izan dugu torneo hau aurrera eroateko eta gure artean berriz elkar ikusteko eta talde moduan hobetzeko.
– Naroa Azpitarte: Talde bezala ez dugu torneo oso ona jokatu, baina esperientzia bezala bikaina izen da selekzioaren parte izatea.
Esperientzia polita izan da?
– Elene Rementeria: Lagun asko ditugu bertan eta noizean behin ikusten gara elkar. Egia da, gehiago hobetzeko daukagula, baina esperientzia polita izan da.
– I.R.: Esperientzia oso polita izan da. Esan dudan bezala lagun pilo bat egin ditut eta batez ere arlo teknikoan hobetzeko aukera izan dudalako.
Zer suposatzen du zuretzat berriz ere Selekzioarekin hautatua izatea?
– I.R.: Selekzioarekin berriro hautatua izateak nigan nuen konfiantza handitzea egin du, ikusi dutelako gai nahizela selekzioa errepresentatzeko.
– E.R.: Selekzioarekin berriz ere hautatua izateak, selekzioa errepresentatzeko kapaza naizela esan nahi du eta horrek indarrak ematen dizkit lanean jarraitzeko.