“Lehiatzen hasteko gogoz eta prest gaude”
Denboraldi aurreko prestaketa lanak atzean utzita DRTko Senior Neskak taldea 2021-2022 liga denboraldiari hasiera emateko prest dago. Sabin Goiti durangarra izango da oraingoan ere taldearen entrenatzailea eta elkarrizketa honetan taldea nola dagoen errepasatu du.
Denboraldi-aurrea atzen utzita, ze nolako balorazioa egiten duzu? Lan ona egin dugu, arlo fisikoa asko landuta eta jokalariak gogotsu etorri dira
Aurtengo taldea asko aldatu da? Talde gaztea dugu, baina gogoz eta ilusioz daude. Aurten neska berri asko dekoguz, baina Jokin Azpitarteren laguntzarekin arin dabiz ikasten, eta batzuk Elorrion aurkako aurredenboraldiko lagunartekoa ere jokatu zuten, beraz pozik gaude.
20-21 denboraldian Senior Neskak errugbi 10 modalitatean aritu ziren. Oraingoan ere? Aurten taldearen ikuspegitik eta kopuru aldetik Rugby XVera egin dugu, baina beste taldekoak XIIra apuntatuta badaude XIIra jokatuko dugu. Garrantzitsua lehiatu ahal izatea da eta rugbiak aurrera egitea.
Bukatzeko, Euskal Liga estreinaldia eta denboraldia nola ikusten duzu? Liga konpetitzeko modukua ikusten dut. Seguruenik lehenengo partiduak gehiago kostatuko dira, baina hiru eta laugarren jardunaldian %100 emateko egongo gara.