“Jendea gogotsu dago eta aste bukaeratan razioekin oso ondo gabiz lanean”
28 urterekin Jon Zuazubiskar durangarra Rugby Tabernaren arduraduna da. Sukaldaritzan trebatua, 10 urte daramatza ostalaritzaren munduan eta, Xabier Sánchez, komunikatzaile eta dibulgatzaile gastronomiko sestaotarrarekin batera, pasaden irailean taberna emblematiko honen ateak ireki zituzten berriro.
Irailaren amaieran Rugby Tabernak berriz ere bere ateak ireki zituen. Nola joan dira lehen hilabete hauek?
– Hasiera guztiak oso gogorrak dira eta gainera Covid-19aren murrizketekin askoz ere gogorragoak.
Erraza da negozio bat berrabiaraztea?
– Ez da erraza. Hasiera batean ideia batzuk izan genituen eta sei hilabete pasatu ondoren konturatu gara batzuk martxan ipini ditugula, baina beste ideia batzuk aldatu behar izan ditugu. Kontuan izan behar dugu non gauden kokatuta eta zer izan den Rugby Taberna durangorako.
Pandemia atzean uzten ari garela dirudi, murrizketarik gabe. Ze nolako giroa da sumatzen duzuena?
– Egia esanda. Oso ondo gabiz lanean. Horrek esan nahi du jendea gogotsu dagoela eta aste bukaeratan razioekin oso ondo gabiz lanean. Koronabirusa atzean utzi dugula dirudienean, beste krisialdi batean murgilduta gaudela konturatu gara, baina espero dut lehenbailehen dena hobetzea.
– Eguneroko lana nolakoa da?
Astean zehar jende gutxi ibiltzen da kaletik. Baina eguenetik domekara giroa animatzen da.
Rugby Taberna Goienkaleko erreferentzia-puntu gisa kokatzeko erronkari eutsi zenioten eskaintza berritu bat eskainiz. Zer aurkitu dezakegu bertan?
– La Salve garagardoa (bertakoa), janaria (olagarroa, zamburriñak…), euskaldun eta estatu mailako ardoak eta nola ez, gauetan, giro ederra eta langileen lan ezinobea, haiek gabe ez litzateke ezer posible.
Zein da Rugby Tabernari eman nahi diozuen diferentzia-zigilua?
– Bi giro desberdin. Egunez (asteburuetan) errazioak, gildak… jateko eta ardo eta garagardo barietateaz gozatzeko lekua. Eta gauez, gazte jendearen musikaz eta giro onaz gozatzea eta proiektu berriak buruan izanda, ostiraletako gauak zuzeneko musika antolatu ahal izatea