Euskal Liga “FINALA”: Sarako Izarra Vs DRT

“Muga Gaindituz” garaikurra larunbatean jokatuko da Lapurdin

Final kutsua izango du asteburuko Sarako Izarra – Durango Rugby Taldearen arteko partidak. Euskal Ligako Covid denboraldi berezi honen baitan Sara eta DRT izan dira sailkapenean emaitzarik onenak lortu dituzten bi taldeak eta horregatik asteburu honetako partidari final kutsua ematea adostu dute “Muga Gaindituz” garaikurra jokoan izanik.

Arantz Gallastegi DRTko kirol zuzendariak oso partida interesgarria izatea espero du. “Sara oso maila onean aritu da denboraldi osoan zehar eta DRT ere joko polita eta eraginkorra egiten ari da azken partiduetan. Orduan alde horretatik nahiz eta Sara pixka bat gorago ibili izan den, guk ere gure aukerak ditugu”, azaldu du.

Izan ere, DRTk Sararen aurka jokatutako partidu biak galdu ditu, “baina hirugarrenak balio izan ahal du erakusteko guk ere ahalmena dugula partidua irabazteko. Emozioz betetako partidua izango da eta gure jokoa egiten badugu aukerak dauzkagu. Defentsan serioak izan behar dugu akats larregi ez egiteko eta partidua irabazteko”, azpimarratu du kirol zuzendariak.

Partida ekainaren 26an jokatuko da Sarako Animanea Zelaian eta ikuslegoak partida ikusteko aukera izango du.


Trofeo “Muga Gaindituz”: Duelo con tintes de final Sarako Izarra Vs Durango Rugby Taldea
“Defentsan serioak izan behar dugu akats larregi ez egiteko eta partidua irabazteko”, Aratz Gallastegi (Director Deportivo – DRT)