Durango Rugby Taldea Durangaldeko eskolekin elkarlanean

Durango Rugby Taldeak hamarkadak daramatza Abadiño, Iurreta eta Durangoko ikastetxe desberdinekin elkarlanean, errugbia eskaintzen eta zabalkunde lana egiten. Errugbi saioak gorputz hezkuntzako orduetan landu izan dira, baina bereziki azken hamabost urteetako elkarlanaren ondorioz, Durango Rugby Taldeak ikastetxeetako irakasleak trebatu ditu eta ondorioz, ikastetxe gehienetan, errugbia hezkuntza-kurrikulumean sartua izan da.

Elkarlan honi esker ere, Ikastetxeen Tag Errugbi Topaketa antolatzen dugu udaberriro Arripausuetako errugbi zelaian. Aurtengoa, hamahirugarrena izango da.

Aipatutako elkarlan hau eskertu asmoz, Durango Rugby Taldeak, Sukia Eraikuntzakekin batera, ikastetxeentzako tag errugbi materiala eman die. Ikastetxeek, tag errugbia nahi dutenean lantzeko aukera izan dezaten eta jolas-orduetan erabiltzeko aukera izan dezaten ere.

Tag errugbia kontakturik gabeko errugbi modalitatea da eta baloiaz gain, gerrikoak eta zintak erabiltzen dira. Modalitate hau, oso egokia da errugbia lehen aldiz ezagutzeko, eta bereziki, ikastetxeetako patioetan jolasteko.

Eskerrik asko ekimen hau posible egin duzuen guztiei eta bereziki, 9 ikastetxe hauei; Abadiñoko Institutua, Iurretako Juan Orobiogoitia Institutua, Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutua, Durangoko Zabalarra Eskola, Durangoko Kurutziaga Ikastola, Durangoko Nevers Ikastetxea, Durangoko San Antonio Ikastetxea, Durangoko Jesuitak Ikastetxea eta Durangoko Landako Eskola. 19b69822-6ffc-4606-926d-1bb85a2ee6e7