XII. Ikastetxeen Tag Errugbi Topaketa 2024

1.800 ikasletik gora lau egunetan zehar.

Maiatzaren 6, 8, 9 eta 10ean Ikastetxeen Tag Errugbi Topaketa ospatu genuen Arripausueta errugbi zelaian. Bertan Durango eta Abadiñoko hainbat ikastetxeetako neska mutilek parte hartu zuten; hain zuzen ere, Durango eta Abadiñoko Institutuek eta Durangoko Zabalarra, Kurutziaga, Nevers, San Antonio, Jesuitak eta Landako Ikastetxeek.

Astelehenean Institutuetako DBH 3 eta 4 mailak hurbildu ziren, asteazkenean, beste ikastetxeetako DBH 3 eta 4, ostegunean DBH 1 eta 2; ostiralean LH 4, 5 eta 6 mailak.

Maiatzaren 7an, berriz, Topaketa hauen aurkezpena ekitaldia egin genuen DRT Egoitzan eta bertan, klubeko ordezkariez gain, “Errugbia & Elkartasuna” ekimenean lagunduko dugun “La Cuadri del Hospi” Elkartea izan zen. Topaketetan zehar ikastetxeen bitartez batutako diru kopurua, “Fundación La Caixa”k emandako kopuruari batu eta dohaintzan emango diogu minbizia pairatzen duten umeen familiek osatutako elkarteari.

Guzti honengatik, eskerrik asko  ikasleei, ikastetxe eta irakasleei, “La Cuadri del Hospi”ri, “La Caixa Fundazioa”ri, klubeko laguntzaile nekaezinei, Durango Kirolak eta Durangoko Udalari, Pedro Moreno argazkilari eta bideolariari eta Durangoko komunikabideei.

Ondorengo esteketan komunikabideetan agertutako berriak eta Pedro Morenok ateratako argazki eta bideoak ikusteko aukera duzu.

https://www.euskadi.eus/traductor/

___________________________________________________________

ANBOTO

DOT

EL CORREO

ARGAZKIAK & BIDEOAK Pedro Moreno

ASTELEHENA MAIATZAK 6:

ASTEAZKENA MAIATZAK 8:

OSTEGUNA MAIATZAK 9:

OSTIRALA MAIATZAK 10: