[seriea] DRT familia ezagutzen… U10
Delegatua: Rober
Entrenatzaileak: Egoitz Uranga Biritxinaga eta Olano
Zenbat urte delgatu lanetan? noiz, nola eta zergatik hasi zinen?
¿Cuántos años como delegad@? ¿cuándo, cómo y por qué comenzaste?
Rober: Aurten lehenengo urtea da. Denboraldi hasieran, delegatu beharra zegoela esan zen eta ikusirik partidu gehienetara juengo nintzela, ba nire burua eskeini nuen. Eta bete-betean asmatu dudala uste det!
Zure ustetan, zer ekarpen egiten dio delegatu batek taldeari?
En tu opinión, ¿qué aporta un@ delegad@ al equipo?
Rober: Ba ikasi dodanez, delegatua, kirol taldea osatzen duen beste kide bat da, entrenatzaile eta jokalariekin tandem-a sortuz. Taldearen kudeaketaz arduratzea, beste taldeetako delegatuekin elkarlana eta jokalarien gurasoekiko lotura izatea; horiek dira, nire ustez, ekarpenak.. Ordutegiak, aktak, autobusa, materiala, partiduak, etb…
Zuretzako zer da delegatu izatearen onena? eta txarrena?
¿Para ti qué es lo mejor de ser delegad@? ¿y lo peor?
Rober: Rugby talde baten sortzen den giro aparta barrutik bizitzeko aukera eukiten dozula; autobusean, aldageletan, partiduetan, hirugarren denboran… Ta txarrena, oindino goiz gauza potolorik bisitzeko, baina asteburu batzutan tokatu diren madrugoiak, ez zien federaziotik onartuta egon beharko ; )
Beste edozer gehitu nahi baduzu…
Si quieres añadir algo…
Rober: Bai. Euskaraz bizitzen den talde bat dela. Ez nintzateke horretaz harritu beharko, baina beste kirol batzuetan dagoena ikusita, euskera, berez, hor egoteak, izugarri gustatu zait. Taldearen DNA-n sartuta.
Zenbat urte monitore/entrenatzaile lanetan? noiz, nola eta zergatik hasi zinen?
¿Cuántos años como monitor(a)/entrenador(a)? ¿cuándo, cómo y por qué comenzaste?
Egoitz: Bigarren denboraldia entrenatzaile. Orain dela urte batzuk sub16 entrenatzaile.
Olano: Hau da nire lehenengo urtea monitore lanetan. Nire semea errugbian hasi zenean beraiekin entrenatzeko gonbitea jaso nuen eta ez nuen zalantzarik izan.
Denboraldi erdian gaudela, nola ikusten duzu taldea, zein izan da taldearen bilakaera?
Cuando estamos a mitad de temporada, ¿cómo ves el equipo, cuál ha sido su evolución?
Egoitz: Jokalariak taldean jolazten eta talde bezala pentsatzen hasi dira.
Olano: Hobekuntza haundia ikusi dut jokalariengan. Taldea bera ere sendoago ikusten dut
Zuretzako zer da entrenatzaile izatearen onena? eta txarrena?
¿Para ti qué es lo mejor de ser monitor(a)/entrenador(a)? ¿Y lo peor?
Egoitz: Onena ,dakizkidan ezagupenak irakatsi ahal izatea. Txarrena,nahi beste denbora ez izatea entrenatzeko.
Olano: Onena: errugbiak ematen duen on guztia gure gazteei transmititzea. Txarrena: Gustuko tokian aldaparik ez.
Beste edozer gehitu nahi baduzu…
Si quieres añadir algo…
Egoitz: Errugbiak asko lagundu didala pertsona eta kirolari bezala garatzen.Orain ordaina emateko momentua dela deritzot eta lehen gugatik egin zutena guk beste batzugatik egitea.