Gure hainbat jokalari Euskal Selekzioarekin
Asteburu honetan klubeko hainbat jokalari Euskal Selekzio desberdinekin aritu dira partida desberdinetan.
Zapatu goizean formazio mailako jokalari mutilek Valladoliden (Espainia) jokatu zituzten euren partidak Gaztela eta Leongo selekzioaren aurka eta 24-12 galdu zuten 16 urtez azpikoek eta 40-31 galdu 18 urtez azpikoek. 16 urtez azpiko selekzioan Youssef Bayasman eta Iker Fidel Escobar aritu ziren, 18 urtez azpiko selekzioan berriz, Jon Gerrikabeitia, Manex Pujana eta Unax Carballo.
Domeka goizean berriz, nesken txanda izan zen Elorrioko San Roke zelai lokaztuan. Bertan 16 urtez azpiko selekzioak 5-5 berdindu zuen Valentziako selekzioaren aurka eta 19 urtez azpiko selekzioak berriz, 15-10 irabazi zuen Valentziako selekzioaren aurka. Gure klubeko hainbat neskek partida hauetan parte hartu zuten, hala nola, 16 urtez azpiko selekzioarekin; Nora Romanek, Naroa Gandariasek, Laia Pérezek eta Ane Muguruzak eta 19 urtez azpiko selekzioarekin Elaia Abeziak, Xiberu Sanchezek eta June Larrañagak.
Zorionak guzti guztiei eta segi lanean gazteak!