Goreti Barrutieta eta Manex Pujana Euskadiko Selekzioarekin aritu dira asteburuan
U16 taldeko jokalari gazteek esperientzia ezin hobea bizitzeko aukera izan dute Biarritzen
Joan den larunbatean U16ko bi jokalari, Manex Pujana eta Goreti Barrutieta, Euskadiko Selekzioarekin deituta egon ziren Biarritzen, lagunarteko bat jokatzeko. Gazteak izanda ere, errugbilari moduan horrelako aukerak eta esperientziak politak izaten dira ikasten jarraitzeko eta nahiz eta Biarritzekoak talde moduan hobeak izan ziren, partidu polita jokatzeko aukera izan zuten.
Manex Pujana abadiñarrak (2006/01/09) zazpi urte daramatza DRTn eta lehen aldiz Euskadiko selekzioarekin jokatzeko aukera izan zuen asteburuan. “Esperientzia oso polita izan da. Guk ez genuen elkar asko ezagutzen eta gutxitan entrenatu gara elkarrekin; beraz, pixka bat kostatu zitzaigun, baina partida polita izan zen”. Zentzu berdinean erantzuten du Goretik Barrutieta iurretarrak (2007/12/25). “Larunbatean oso urduri nengoen, baina ez zen hain txarto joan eta esperientzia bikaina izan da”. Bere kasuan zortzi urte daramatza klubean eta ilusioz aurre egiten ari da 21-22 denboraldiari.
DRTn talde moduan nola dauden galdetuta “oso ondo eta gogo askorekin gaude. Hurrengo partidua jokatzeko prest”, ziurtatzen dute jokalari biek.