“Egun batzuk beste batzuk baino gehiago kostatzen dira, baina gustora ikusten ditut”
David Maeztu eta Ane Díez monitoreak eta Itziar eta Nere delegatuak osatzen dute DRE U12 taldeko staff teknikoa
Oraindik osasun-krisiak baldintzatutako denboraldia bizi dugun arren, Durango Rugby Eskolako U12 taldeko staff teknikoaren atzean lanean jarraitzeko ilusioa eta gogoa nabari dira. David Maeztu eta Ane Díez monitoreak eta Itziar eta Nere delegatuak DRE U12 taldeko staff teknikoaren atzean daude.
20 urterekin Ane Díez Puebla durangarra da aurten monitore gisa estreinatu dena. Senior Neskak taldean bere hirugarren denboraldia burutzen ari da eta 21-22 denboraldia U12an hasi da monitore bezala. “Nire lehen urtea da umeekin eta denboraldia nahiko ondo doala uste dut. Egia da egun batzuk beste batzuk baino gehiago kostatzen direla, ostiralak adibidez nekatu samar dabiltza, baina hala ere ondo konpontzen gara eta gustura ikusten ditut”.
Horrela, asteko entrenamendu-plan bati jarraituz, batzuetan erasoko jokaldietan eta beste batzuetan defentsa-ariketetan lan egiten dute, eta pixkanaka errugbiaren funtsa eta balioak barneratzen dituzte.