DRTk Tourkiola 365 ekimenarekin bat egin du
Klubeko hainbat kide, jokalari eta jokalari ohi Turkiolorekin batera izango dira biharko igoeran
Bihar 264. igoera egingo du Turkiolok eta, klubeko 30 bat kide Mauri Imaz durangarrarekin izango dira hezur-muinaren emaileak bilatzeko helburua duen kanpaina berezi honetan.
“Mauri DRTko jokalari ohia da, eta kausa honetan lagundu nahi diogu. Urkiola igotzeaz gain, DRTko kide asko emaile gisa erregistratzea da gure helburua. Biharkoa lehen urratsa da, igoeran laguntzea, baina batez ere ahalik eta pertsona gehien emaile izatea da”, azaldu du Antxon Iriondo DRTko jokalariak.
Turkiolok esaten duen moduan: sin pereza, ni egoísmo… DONA MÉDULA, DONA VIDA #turkiolismo 900 102 688
2021-07-02
Ez dago komentariorik